miércoles, 3 de abril de 2013

Hondarribiko Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Plana (EIEP) martxan dago


Alkateen Ituna sinatu ostean, lehen pausoa Hondarribiko udalerriaren negutegi efektuko gas (NEG) isurpenen inguruko diagnosia burutzea izan da. Diagnosi honek EIEParen oinarri urtea ezartzea bermatu du eta baita, udalerriko egungo egoera ezagutzea ere. Oinarri urte moduan, 2007 urtea aukeratu da, krisi ekonomikoak udalerriko energia kontsumoan eragina izan aurreko azken  urtea izan baitzen. Oro har, diagnosian ikusi denez, udalerriko NEG isurpen gehienak garraioaren alorrak sortarazten ditu, batazbeste urteko isurpenen %57-en arduradun izanik. Bestalde, NEG isurpenen %18a bizitegietan gertatzen den energia kontsumoari dagokio (bai elektrizitate, bai erregai fosil kontsumoari), %13a hondakinen kudeaketa sistemari (zabortegiaren metano isurpenengatik)eta %12 zerbitzuen alorraren kontsumoari (zerbitzu lokalak, enpresa txikiak  eta udal administrazioa).




Hau honela, Hondarribiko Udalak udalerriko NEG isurpenak murriztearen aldeko ekintzen zerrenda finkatzen hasi da. Horretarako, hainbat bilera eta hausnarketa lanak gauzatu dira udal teknikari eta asistentzia teknikoaren artean. Jarraian, azterketa prozesuan dauden behin behineko neurrien zerrenda aurkitzen da. Neurri hauek ekarriko dituzten aurrezpen eta NEG isurpenen estimazioa garatzen denean, EIEParen irismenaren lehen emaitzak argitaratuko dira.


Ildo estrategikoa
Alorrak eta energia-kontzeptuak
Ekintzak
Zenb.

UDALA
Eraginkortasun energetikoa
Udal eraikin zaharretako itxituren hobetzea sustatu
Kristal bakarreko leihoak, kristal bikoizdun eta arotzeria eraginkorrago bat duten leihoengatik aldatu.
1
Berokuntza eta kimatizazio sistemen eraginkortasuna emendatzea
Eskolako berokuntza zirkuituen banaketa.
2
Klimatizazio sistemak erregulatzeko termostatoak birprogramatu.
3
Balbula termostatikoen instalazioa gaur egungo berogailuetan.
4
Galdaren erregailua doitzea.
5
Klimatizazioaren kontrol hobeago batentzako, termostato digitalen instalazioa Loraitz Haurtzaindegian.
6
Galdararen funtzionamendu orduak kontrolatuko dituen erlojuaren instalazioa.
7
Gaur egungo fluoreszenteak, fluoreszente eraginkor batzuengatik aldatzea.
8
Udal eraikinen argiztapenaren eraginkortasuna emendioa
Balasto elektronikoen instalazioa.
9
Gaur egungo argiteria, kontsumo baxudun argiteria eraginkorrago batengatik aldatzea.
10
Pizte eta itzaltzea kontrolatuko duten sistemen instalazioa.
11
Argiztapen publikoaren hobekuntzak sustatzea
Kanpo argiteria osatzen duten Halogenuro argiak, eraginkorragoak diren batzuengatik aldatzea.
12
Udaleko hornikuntza eta materialen eraginkortasuna
Ekipamendu elektronikoa erosteko orduan, energia eraginkortasun irizpideak barneratu.
13
Eraikinen gestioa
Udal instalazioen funtzionamendu egokia kontrolatze aldera, Udaletik espezializatuta dagoen pertsonalaren kontratazioa aurrera eraman edo funtzio hori gauzatzeko udal arduradun bati prestakuntza eman.
14
Sentsibilizazio kanpainak
Kontsumo arduratsuen inguruko komunikazio kanpainak eta natur baliabideen kontsumo arduratsua eta eraginkorra sustatzeko programa (udal jardueran iraunkortasun irizpideak txertatzeko programa)
15
Energia Berriztagarriak
Energia berriztagarrien emendioa
Plaka fotovoltaikoen instalazioa
16
Plaka termikoen instalazioa
17
Mugikortasuna
Udal flota
Udaletxeko ibilgailuen aldaketa, ibilgailu elektriko edo hibrido konektagarriengatik
18
Udal langileek bizikleta elektrikoa nahiz motor elektrikoak erabiltzea sustatu edota oinez mugitzea bultzatu
19
Hondakinak
Hondakinen kudeaketa
Udal langileen artean ingurumen praktika egokiak zabaltzea eta hondakinen kudeaketa egokiak egitea.
20
Udal erosketa edo kontratazio jardueran iraunkortasun irizpideak txertatzen joatea .
21
Ura
Hornidura sarea
Ur ihesaldiak murrizteko hornidura sarearen konponketa burutu.
22
Uraren inguruko kanpainak
Edateko desegokia den ura ureztapena egiteko erabili
23
Ur aurrezgailuak ur-txorrotetan.
24
Inguru naturala
Baso-landaketak
Zuhaitz landaketak sustatzea Hondarribiko basoetan
25

Ildo estrategikoa
Alorrak eta energia-kontzeptuak
Ekintzak
Zenb.

BIZITEGIAK
Eraginkortasun energetikoa
Etxebizitzetako itxituren hobetzea sustatu
Leiho zaharren berrikuntza, kristal bikoitzekoak ipiniz eta inguruko arotzeria berrituz.
26
Eraikuntzen kanpo egituren birgaikuntza, material isolatzailea jarriz.
27
Etxebizitzen berogailu sistemen berriztatzea sustatu
Etxebizitzetan, kondentsazio galdarak instalatu
28
Argiztapen eraginkorra sustatu
Etxebizitza blokeetan, gune amankomun eta pasilloetan, argi artifizialaren gutxiagotzea, argiztapen kontrol, presentzia detektore eta tenporizadoreen bidez.
29
Igogailuetan presentzia detektagailuen instalazioa.
30
Kontsumo baxudun lanparen instalazioa.
31
Jarduera egokien kanpainak bultzatzea
Kontsumo elektriko eta berokuntza kontsumoa murrizteko kanpaina burutzea.
32
Herritarrak energiaren zentzuzko erabilera gaietan formatu.
33
Energia Berriztagarriak
Energia Berriztagarrien emendioa
Plaka termikoak jarri etxebizitza berrietan edota baserrietan.
34
Plaka fotovoltaikoak etxebizitzetan instalatu
35
Mugikortasuna
Udal flota
Ibilgailu elektriko puru edota hibrido konektagarrien eskuratzea
36
Bioerregaien kontsumoa emendatu
37
Hiri mugikortasun Iraunkorra
Herri historikoaren oineztatzea gauzatu, motordun garraiobideen sarrera kontrolatuz.
38
Garraio publikoaren hobetzea, linea berriekin, ordutegi moldaketarekin, zerbitzuen emendatzearekin, etab.
39
Bizikletaren erabilera bultzatzeko ekintzak
40
Oinezko eta bizikleta bidezko eskolarako joan-etorrien sustapena
41
Mugikortasun iraunkorraren aldeko sentsibilizazio kanpainak
42
Hondakinak
Hondakinen inguruko kanpainak
Herriko hondakinen sorrera murriztearen aldeko sentsibilizazio kanpainak.
43
Ura
Uraren inguruko kanpainak
Ura modu eraginkorrean erabiltzen duten etxetresnen erosketa eta txorrota murrizgailuen erabilera sustatzea
44
Uraren aurrezpena bultzatzeko sentsibilizazio kanpainak etxebizitzetan
45

Ildo estrategikoa
Alorrak eta energia-kontzeptuak
Ekintzak
Zenb.

ZERBITZUAK
Eraginkortasun energetikoa
Zerbitzu eraikin zaharretako itxituren hobetzea sustatu
Dendetan kontsumo baxuko argiztapena instalatu.
46
Argi Naturala modu eraginkorrean erabiltzeko neurriak martxan jarri.
47
Berokuntza sistemen eraginkortasuna emendatze denda etab zerbitzuetan
Denda eta zerbitzu lokaletan kondentsazio galdaren erabilera instalatu.
48
Barne tenperatura mugatu. Udan ezingo da  tenperatura 26ºC-tik jaitsi eta neguan 21ºC baino altuagoa izan.
49
Kristal bikoizdun leihoak ipini.
50
Zerbitzuetako hornikuntza eta materialen eraginkortasuna
Tresna elektrikoak erosteko orduan, energia eraginkortasun irizpideak barneratu.
51
Jarduera egokien kanpainak bultzatzea
Kontsumo elektriko eta berokuntza kontsumoa murrizteko kanpaina burutzea.
53
Zerbitzuetako langileak energiaren zentzuzko erabilera gaietan formatu.
53
Energia Berriztagarriak
Energia Berriztagarrien emendioa
Plaka fotovoltaikoak zerbitzuetan instalatu
54
Ura
Uraren inguruko kanpainak
Uraren aurrezpena bultzatzeko sentsibilizazio kanpainak zerbitzu lokaletan
55

No hay comentarios:

Publicar un comentario